lonja manuela
Sopak, Delicia del Mar itsasoarekiko grinatik eta herri baten tradizio gastronomikoari eusteko sortu zen.
Gehiago ezagutu
Gure SOPAK DELICIAS DEL MAR produktu tradizionalari buruz (Olagarro Zopa - Sopa de Pulpo)
Versión en Euskera
Versión en Español
Versión con subtítulos en Inglés
FRANCE TV - PROGRAMA: Echappées Belles - Espagne : Le Pays Basque Gourmand
RADIO TELEVISIÓN VASCA - EITB - ANDER Y GABI: Juanjo Eizaguirre, El Lehendakari del Pulpo de Zumaia
RADIO TELEVISIÓN VASCA - EITB-ANDER Y GABI: RAMÓN CHAMORRO: Secado del Pulpo
Olagarro Lehortze Tradizionala



Olagarro Lehortze Tradizionala

Nuestro Proyecto
Sopak , Delicias del Mar arrantza-sektoreari lotutako bi jarduera desberdin elkartzetik sortu zen. Alde batetik, Getarian arrantzan aritzen den familia bat (senarra arrantzalea lanbidez) eta, bestetik, olagarroa lehortu eta sukaldatzen aditua den Zumaiar familia bat.
Oktopodo honek tradizio gastronomiko handia du Euskal Herrian eta, bereziki Zumaian, Olarru zopa dastatzen den olagarroaren festa handia ospatzen bait da urtero. Olarru zopa, eskualdeko jakirik bereizgarrienetako bat da, baina deshidratazio bidez prestatzea galduz joan da denborarekin.
Euskal Tradizio Gastronomikoa
Proiektu honen bidez olagarroaren sustraitzeari eta tradizioari eutsi nahi zaio, baita denboran zehar inguruan erabili izan diren elaborazio-moduei ere.
Zopa egiteko errezeta tradizionalak denbora asko behar badu ere, gure produktua kontsumitzaileen bizi-esparru berrietara egokitu da. Eta horrela osasungarria, kalitatezkoa eta zaporetsua den produktu bat eskaintzen dugu, baina era berean oso azkarra eta prestatzeko erraza.
Horregatik, produktua banakako formatuan banatzen da. Formatu bakoitza barazki hautsez ondutako olagarro deshidratatuaz osatuta dago. Prestatzeko 300 ml ur gehitu behar zaizkio eta irakiten ipini ondoren su ertain-gogorrean 10 minutuz egosten utzi.
Proiektu honi esker, arrantzako produktuen balio erantsia handitzea lortu da, bai eta arrantzari lotutako jarduerena ere. Orain arte formatu horretan merkaturatzen ez zen produktu berri bat egitea lortu dugu.